
Getxok irabazi du denboraldiko lehen derbia. Talde bisitaria nagusi izan zen lehiako zatirik handienean, eta lehen berrogei minutuetan ezarri zituzten garaipenerako zutabeak. Partidari ongi ekin zioten etxekoek, Getxo aurretik jarri zuten puntuei aurre egitea lortuz, hasieratik minutu gutxira zigor-ostiko bat gauzatu ondoren. Kostaldekoek berehala erantzun zuten, ordea, hainbat entsegu jarraian eginda. Abiada bizitu zuten, eta…