
Jardunaldi bizia izan zen larunbatean Bilbon, Universitario Bilbao Rugby eta Ordizia taldeen arteko lehian. Txikienek, 10 eta 12 urte azpikoek, eman zioten hasiera jardunaldiari, eta Errekaldeko harmailetan zeuden ikusleek gozatu ederra hartu zuten zelaian gertatutakoa ikusita. Gero, 14 eta 16 urte azpiko kategoriakoen txanda izan zen, eta bi harrobien lanaren distirak azaldu ziren berdegunean. …