
Ez Ourensen ez Vigon, azkenik, Campus eta Universitario Bilbao taldeen arteko partidua Coruñan izango da datorren igandean, abenduak 22. Universitario Galiziako lurretara joango da, bere multzoko hirugarren postuan dagoen taldearekin neurtzera; lehen itzulian izandako lehian, garaipena eskuratu zuen Fangon, 22-27 emaitza izan zuen norgehiagoka bizian. Errekaldeko taldean baja ugari daude hitzordu honen aurrean, eta, beraz,…