
Valtecsa UBR lehiara itzuliko da, azken partida jokatu eta hiru astera. Ligako atseden-egunak eta taldeak gorde behar izan duen berrogeialdiak nahi baino geldialdi luzeagoa ekarri dute. La Única RT izango da aurkaria ligara itzultzean. Lehen faseko neurketan, Iruñean, Valtecsa UBR-k gainditu zuen taldea; partida parekatua izan zen zatirik handienean, eta azken txanpan bakarrik egin zuen…